Follow me ;)

Síguenos en Twitter Siguenos en Facebook Siguenos en Blogger

lunes, 14 de octubre de 2013

Jorge Arzuagak Gobernuaren kontra altxatu da gose greba baten bidez

Jorge Arzuagak, bilbotarra, Madrilgo Eguzki Atera joan da gose greba bat egitera. Bere helburua? Oraingo Gobernua dimititzea eta huateskundeak aurreratzea eragin nahi du. Gainera, jendeari kalera ateratzeko nahia piztu nahi die, iraganean egindako 15M bezalako mugimendu bat egiteko. 

          Arzuagak bideo bat zintxilikatu du Periodismo Digno web orrialdean bere egoera eta pentsamendua azalduz. Honekin,  "Nire benetako asmoa herria beldurra eta etsipena atzera uztea da. Laburbilduz, herria errakzionatzea eta batzea gure eskubideak berreskuratzeko. Laguntza eta elkartasuna eskatzen dut ez delako bakarrik nire guda, guztiona baizik" lortu nahi du Azuagak.

          48 ordu jan gabe igaro ondoren, Arzuagak eskertuta dago herritarrak eman dioten laguntzarekin. Izan ere, emakume zahar talde batek aulkiak eta burusiak eramaten dizkiote. Gainera, berarekin egoten dira Gobernuak egin dituen ekintzak kritikatuz.

         Jorge Arzuagaren pentsaera eta harrotasuna eredu bezala hartu behar dugu. Guztiok Arzuagak bezala izango bagina, gauza asko aldatu egingo lirateke. Egia da hasieran indar handia ez duela izango, baina pixkanaka jende gehiago batzen da berarekin. Danok kalera ateratzen bagara aldaketa handiak eta sakonak bultzatu dezakegu oraingo egoera hobetuz eta etorkizuneko herritarrek ondo bizi dezaten posibilitatea izateko.


           Gehiago jakiteko, Periodismo Digno edo Publico.es web orrialdean sartu zaitezkete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario